Lehengo erasoa Kandaharren izan da. Afganistango soldaduak zeramatzan kamio bat Kandahar hirian barna zioanean bonba batek eztanda egin du. Kandaharreko Rehmatula Raufi jeneralak adierazi duenez, lau lagun hil dira, soldadu bat eta hiru oinezko, eta beste 16 zaurituta daude. Defentsa Ministerioko bozeramaile Mohamed Zahir Azimi jeneralak azaldu duenez, suizida batek gidatzen zuen autoa leherrarazi du. Kandahar hirian dagoen Armadako buruak azaldu duenez, berriz, errepidean kokatuta zegoen bonba batek leher egin du.
Bigarren erasoa Spinboldak herrian gertatu da, hau ere Kandahar eskualdean, Pakistango hegoaldearekin mugan. Eskualdeko agintariek azaldu dutenez, gutxienez 20 lagun hil dira eta20 zaurituta daude. Poliziaren hitzetan, motor batean zihoan ekintzaile suizida baten burutu du erasoa borroka libreko borrokaldia ikusten ari zen jendetzaren aurka. Antza denez, erasoa izan den lekua Pakistan hegoaldera joateko pasabidea da.
Afganistan
Gutxienez 24 lagun hil eta 36 zauritu dira bi erasotan
Iturri ofizialek emandako datuen arabera, gutxienez 24 lagun hil dira eta 36 zaurituta daude gaur Afganistanen izandako bi erasoren ondoren. Afganistango soldaduak zeramatzan kamio baten aurka izan da lehenengo erasoa. Bigarrena, berriz, motor batean zihoan ekintzaile batek gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazi dituenean gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu