Gutxienez 40 lagun hil dira Kenian tribu borroketan
NAIROBI. Pokomo eta Orma tribuen arteko borroketan, gutxienez 40 lagun hil dira Kenia hego-ekialdeko Kipao herrian. Inguru hori oso aberatsa da baliabide naturalen aldetik, eta, azkenaldian, bi tribuek borroka ugari izan dituzte baliabide horiek eskuratzeko lehian. Abuztuan eta irailean ehun lagunetik gora hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu