Istripua

Gutxienez 50 lagun hil dira Japonian izandako tren istripu batetan

Gutxienez 50 lagun hil eta 200 zauritu dira Japonia hego-ekialdeko Hyogo eskualdean izandako tren istripu batetan. Trenak Osaka eta Kobe hirien arteko ibilbidea egiten zuen. Oraindik ez da argitu zerk eragin duen ezbeharra. Hala ere, polizia buruek adierazi zutenez, trenaren abiadura baimendutakoa baina handiagoa zen. Trena errailetatik atera da, eta bederatzi pisuko eraikin baten aurka jo du. Ezbeharraren unean trenaren abiadura 133 kilometro ordukoa zen; baimendutako gehienezko abiadura 70 kilometro ordukoa da leku horretan.

2005eko apirilaren 25a
13:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Japoniako agintariek jakitera eman dutenez, baliteke datozen orduetan hildako lagunen kopurua handitzea. Izan ere, zauritutako hainbat lagun oso larri daude erietxean. Trenean 580 bidaiari zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.