EZBEHARRA

Gutxienez 53 pertsona hil dira Kisinganin (Kongo) gertatu den hegazkin istripu batean

Momentuz 40 lagun bizirik ateratzea lortu dute, baina dagoeneko 53 dira hildakoak. Istripua arratsaldeko lehen orduan gertatu da, Kisinganiko nazioarteko aireportuan.

2011ko uztailaren 8a
18:03
Entzun

 

53 pertsona hil dira Kongon gertatu den hegazkin istripuan, eta 40 lagun atera dituzte bizirik. Hala ere, guztira 112 lagu nzihoazen hegazkinean.

Ezbeharra arratsaldean gertatu da, eta hildakoen zenbatekoak oraindik ez dira behin betikoak, konpainiako zuzendatiak esan duenez. 

 

 Boeing 727 hegazkina aireportutik "200 bat metrora" erori da Gobernuak azaldu duenez, "pilotoa eurite handi baten erdian hegazkina lurreratzen saiatu da, baina dirudienez ez da pista ukitzera iritsi".   Dagoeneko 40 pertsona bizirik ateratzea lortu dutela gaineratu du, baina "erreskate lanetan" jarraitzen dutela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.