Mundua

Gutxienez 70 lagun hil dituzte Kenyako unibertsitate batean

Somaliako Al-Shabab talde islamistak hartu du bere gain erasoa. 

Berria.eus
2015eko apirilaren 2a
10:04
Entzun

Kenyako Gobernuak Twitter bidez jakinarazi du Garissa unibertsitateari egindako erasoan gutxienez 70 lagun hil dituztela. Zaurituak 79 direla esan du, eta armadak 500dik gora lagun onik atera dituela. Erasotzaileek hainbat ordutan bahituta izan dituzte unibertsitatean zeuden ikasleak eta irakasleak. Somaliako Al-Shabab talde islamistak hartu du bere gain erasoa.

Kenyak 4.000 soldadu dauzka Somaliako hegoaldean. 2011n hasi zuen Al-Shababen aurkako erasoaldia. Helburua Al-Shababi kontrolpeko lurrak kentzea zen, Somaliako gobernu ahularen esku uzteko. Erasoaldia hasi zuenetik, Kenyan eraso ugari egin ditu talde islamistak. Larriena, 2013ko irailean, Nairobiko Wesgate saltoki gunean. 67 lagun hil zituzten bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.