Adel al Azaui Kerbalako osasun arduradunetako batek adierazi duenez, leherketaren ondorioz 41 lagun hil eta 16 zauritu dira. Bestalde, Kerbalako gobernadore Aqeel al Jazrajik esan duenez, hildakoak 44 dira eta zaurituak ostera 48. Ramadin berriz, 30 lagun hil eta 31 zauritu direla jakinarazi dute erietxeko iturriek.
Hainbat eraso izan ziren atzo ere Iraken eta 50 lagunetik gora hil ziren. Erasorik gogorrena xiiten hileta baten aurkakoa izan zen. Bagdadetik hurbil gertatu zen eraso horretan 36 lagun hil ziren gutxienez.
Irak
Gutxienez 80 lagun hil dira Iraken bi erasotan
Gutxienez 80 lagun hil dira gaur Iraken bi erasotan. Antza denez, Kerbala hiri xiitan izan da lehenengo erasoa. Bertako iturri ofizialek aditzera eman dutenaren arabera gaur goizean Hussein Imanaren meskitan izan da erasoa. Bigarrena, berriz, Ramadin gertatu da. Ekintzaile suizida batek gainean zeraman lehergailua eztandarazi du polizia egoitza batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu