NEPAL

Gutxienez 88 hildako eta dozenaka desagertu eragin dituzte azken egunetako euriteek Nepalen

Milaka dira herrialdean kaltetutako pertsonak. Eguraldi iragarpenaren arabera, ekaitz gogorrak espero dituzte datozen orduetan ere.

Nepalen euriteek kaltetutako eremu bat. BERRIA
Igor Susaeta.
2021eko urriaren 21a
12:23
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken egunetan Nepalen izandako euriteek eta horien ondorioz gertatutako luiziek gutxienez 88 hildako eragin dituzte, eta desagertuta dauden pertsonak dozenaka dira. Horixe jakinarazi dute gaur Asiako herrialdeko agintariek.

Erreskate taldeek beste 11 gorpu berreskuratu dituzte gaur, eta horiei gehitu behar zaizkie, Barne Ministerioaren zenbaketaren arabera, asteartean erreskatatutako 14 gorpuak, eta asteazkeneko 63ak. Panchthar eskualde menditsuan topatu dituzte gorpu gehien: 27.

Gurutze Gorriko kideak gehien kaltetutako eremuetara joan dira, eta, iturri ofizialek esan dutenez, «ezinbesteko laguntza» ematen ari zaizkie euriteek eta luiziek kalte egin dieten milaka pertsonei. Eguraldi iragarpenaren arabera, ekaitz gogorrak espero dituzte datozen orduetan ere.

Euriteek kalte pertsonal eta material handiak eragiten dituzte urtero montzoien garaian (ekainetik irailera), bai Nepalen eta baita Asia hegoaldeko beste herrialde batzuetan ere. Adituek esan dute azkeneko denboraleak ezustean harrapatu dituela. Indiari ere kalte egin diote azken euriteek, eta 100 bat hildako eragin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.