irak

Gutxienez bost irakiar hil dituzte Bagdaden, bi atentatutan

Irakeko Barne Ministerioaren aurrean bi bonba-auto leherrarazi dituzte gaur, eta gutxienez bost lagun hil eta bederatzi zauritu dituzte. Bagdad ekialdean izan dira atentatuak, eta Irakeko Poliziak jakinarazi duenez hildakoetako gehienak poliziak dira. Bi bonba-autoak Ministerioaren kontra jotzeko asmoa zuten ekintzaileek, poliziaren esanetan, baina Ministerioko pareta jo aurretik, kontrol batean zeuden poliziek tiroka hartu dituzte, eta karga lehenago leherrarazi behar izan dute.

2005eko martxoaren 3a
17:21
Entzun
EFE berri agentziak ministerioko iturriak aipatuz zabaldu duenez, bazekiten gaur ministerioaren aurka eraso egitekoak zirela. "Aurretik atxilotutako ekintzaileek emandako informazioari esker, bagenekien gaur atentatua egingo zutela. Horregatik, erne zeuden segurtasun indarrak".

Bestalde, erresistentziak AEBetako konboi beten kontra eraso egin du bart, bonba-auto batekin. Ez dute jakinarazi eraso horretan inor hil edo zauritu den edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.