Hasiera batean, Indonesiako Defentsa ministro Matori Abdul Djalilek leherketa bonba baten eztandaren ondorioa izan dela esan du. "Lehergailu bat izan dela argi dago, ekintza terrorista bat izan da", adierazi du defentsarako ministroak. Baina ikerketak aurrera joan ahala horrela ez dela izan argitu dute.
Atentatua Ali Amroziri epaia eman baino bi egun lehenago izan da. Ali AmroziIndonesian gertatutako "ekintza terroristengatik" epaitu behar dute. Ekintza horretan, 200 pertsona hil ziren, ia denak atzerritarrak.
Antara agentzia ofizialaren arabera, Indonesiarako Libanoko enbaxadorea hotelean zegoen leherketa izan den mementoan.
Azken hilabeteetan hainbat atentatu gertatu dira Yakartan. Azkena orain hilabete gertatu zen Indonesiako Parlamentuan, baina ez zen hildakorik izan.
Indonesiako segurtasun indarrak alerta egoeran zeuden azken boladan hiri nagusietan, batik bat, Aceh-n abian jarri zen kanpaina militar baten ondorioz.
Atentatua Indonesian
Gutxienez hamalau lagun hil eta ehun eta berrogeita hamar zauritu dira Yakartako hotel batean izan den atentatuan
Gutxienez hamalau lagun hil eta beste ehun eta berrogeita hamar zauritu dira gaur goizaldean Indonesiako hiriburu Yakartako luxuzko hotel batean izan den atentatuan. Iturrriek esan dutenaren arabera, auto batek hotelaren kontra jo du. Agintarien usteen arabera Al-Qaeda izan da ekintza horren egilea, baina oraindik ikerketa lanetan ari dira. Duela urte bete, Balin antzeko atentatua egin zuen Al-Qaedak, eta horregatik eurak izan direla uste dute agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu