Mundua

Gutxienez hamar pertsona hil dira Zipren, base militar batean izan diren leherketetan

Bi bolbora kontenedorek su hartu dutenean hasi dira leherketak. Irandik Siriarantz zihoan ontzi batek zeramatzan 98 bolbora kontenedoreetako bi ziren horiek.

2011ko uztailaren 11
09:49
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gutxienez hamar pertsona hil dira gaur goizean Zipren base militar batean izan diren hainbat leherketetan. Biltegi batean izan dira eztandak, Limaso hirian, herrialdearen hegoaldean. Hildakoak sei suhiltzaile eta lau militar dira, eta zauritutakoak, arduradunen esanetan, "asko" dira.

Zipreko egunkariak zabaltzen ari direnez, Ziprekok itsasontzi bati atzemandako lehergaiak izan daitezke lehertu direnak. Ontzia Irandik atera omen zen, eta Siriarantz zihoan harrapatu zutenean. Hizbularekin lotu dituzte lehergaiak.

Portuan 98 bolbora kontenedore omen zeuden, eta goizaldeko 05:00ak inguruan lehertu dira. Horietako bik su hartu dutenean hasi dira leherketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.