Mundua

Gutxienez hamazazpi lagun hil dituzte Kamerunen, atentatu suizida batean

Atentatu suizida bikoitza egin dute azokan, Mora herritik gertu.

2016ko otsailaren 19a
10:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Berri agentziek zabaldu dutenez, gutxienez hamazazpi lagun hil dituzte gaur goizean, Kamerungo Mora herritik gertu. Atentatu suizida bikoitza egin dute, azoka jendez betetzen ari zen unean.

Segurtasun iturrien arabera, bi pertsonak leherrarazi egin dituzte gainean zeramatzaten lehergailuak. Hirugarrenak ihes egin duela uste dute, gainera. 08:40an izan da, azoka jendez betetzen ari zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.