mundua

Gutxienez hiru lagun hil dira Bulgarian, Israelgo turistak zihoazen autobus baten leherketan

Burgasko aireportuan izan da erasoa. Beste 29 pertsona zaurituta daude; horietatik bost oso larri dira. Israelgo lehen ministroak uste du Iran egon daitekeela atentatuaren atzean.

2012ko uztailaren 18a
19:09
Entzun

Israelgo turistak zihoazen autobus batean leherketa bat izan da gaur arratsaldean Bulgarian, Burgas hirian, eta gutxienez hiru lagun zendu dira, Bulgariako Barne Ministerioak ohar batean esan duenez. Beste 29 lagun zaurituta daude; horietatik bost oso larri dira, Burgasko osasun iturriek diotenez.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak uste du Iran egon daitekeela atentatuaren atzean. "Pista guztiak Iranera bidean doaz", esan du Netanyahuk. "Irango terrorismoaren" aurrean Israelek "erabakitasunez" erantzungo duela gaineratu du.

Aireportuan izan da erasoa. Lekuko batzuek diote pertsona bat autobusera lasterka joan dela eta barrura lehergailu bat bota duela.

Turistak Israeldik Bulgariara iritsi berriak ziren, eta aireportuko autobus batean zeuden erasoa jasan dutenean. 40ren bat lagun zeuden denera.

Leherketak beste bi autori eragin die.

Boiko Borisov Bulgariako lehen ministroa Burgasera joan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.