Gutxienez hogei zibil hil dituzte Afganistan hegoaldean bonbardaketa batean

Hildakoetatik hamabi adingabeak dira. "Giza ezkutuak" erabili izana egotzi diote nazioarteko indarrek talibanei.

Nazioarteko indarrak, Kabul kanpoaldean. HEDAYATULLAH AMID, EFE
2018ko abenduaren 15a
12:38
Entzun

Talibanen buruzagien aurkako kanpaina egiten ari dira Afganistanen azken asteetan Afganistango armada, AEBetako indarren laguntzarekin. Ostiralean Kunarren egindako bonbardaketak Sharif Mawiya hiltzea zuen helburu, Helmandeko talibanen buruzagietako bat. Baina operazio berean, hogei zibil hil dituztela salatu dute lekukoek, tartean hamabi adingabe. Horretaz gain ugari izan dira zaurituak ere.

Helmand eskualdeko agintariek onartu dute hildako zibilak izan direla, baina ez dute zehaztu kopurua. Aldiz, nabarmendu dute operazioan "38 borrokalari taliban" hil dituztela.

NATOko ordezkariek ukatu dute bonbardaketan zerikusia izan dutela, eta "giza ezkutuak erabili" izana leporatu diete talibanei: "Afganistango armadarekin dituzten enfrentamenduetan zibilekin babesten dira eraikinetan".

Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, 133 zibil hil eta 336 zauritu dituzte bonbardaketetan, urtarrilaren 1etik irailaren 30a artean; iaz tarte berean baino %39 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.