Mundua

Gutxienez hogeitabat hildako Afganistanen soldadu estatubatuarren aurka egindako eraso-suizida batean

Gutxienez hogeitabat lagun, gehienak zibilak, hil dira Jalalabaden (Afganistan ekialdean) estatubatuar soldaduen aurka egindako eraso suizida baten ondoren.

2008ko azaroaren 13a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez hogeitabat lagun hil dira Afganistaneko ekialdean dagoen Jalalabad hirian egindako atentatu suizida batean. Erasoaren helburua AEBtako soldaduak izan badira ere, hildako guztiak, bat izan ezik, zibilak dira.

Hiria dagoen Nanghnar probintziako gobernuaren eledunaren arabera, ekintzaileak soldadu estatubatuarren konboi baten aurka jo du lehergailuz betetako autoa. Azoka batetik hurbil izan delako hil dira hainbeste zibil. Talibanek hartu dute bere gain erasoa. Euren bozeramaile Jusif Ahmadiren esanetan, bi tanke lehertarazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.