Gutxienez hamar lagun hil eta beste hamabost larri zauritu dira Bagdad hiriburuko Gurutze Gorriaren egoitzaren aurka ekintzaile suizida batek egin duen atentatuan. Ekintzaileak lehergailuz beteriko anbulantzia batekin sartu da egoitzara. Ekintza horren ondoren, Al Rashid Hotelaren alboan dagoen Konferentzia Jauregiaren aurka Katiuska markako suziriekin erasoa egin du erresistentzia armatuak, eta baita Al Mansur Melia utzitako hotelaren aurka.
Bagdad hiriburuko komisaldegi bati ere eraso egin diote, eta lau irakiar hil eta AEBtako hiru militar larri zauritu ditu erresistentziak, eta zibil asko eta asko zauritu dira. Halaber, Irakeko Industria Ministeritzaren eta Al Baya auzoan dagoen beste komisaldegi baten aurka ere atentatua egin dute, eta asko izan dira zauritu direnak.
Irakeko inbasioaren ondorena
Gutxienez hogeitamar pertsona hil eta ehunka zauritu dira Iraken izan diren hainbat atentatutan
Iraken atentatu ugari geratu dira gaur goizean zehar, eta gutxienez hogei pertsona hil eta dozenaka zaurituta daude. Atentatuak komisaldegien aurka, AEBtako agintarien kontrolapean dauden guneen aurka eta Bagdadeko Gurutze Gorriaren egoitzaren aurka izan dira. Justu Ramadamaren hasieran gertatu dira, musulmanek baraua egiteko erabiltzen duten hilabete sakratuaren hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu