Gutxienez Turkiako hamahiru soldadu hil ditu PKK-k

Iranek 5.000 soldadu eraman ditu Iraken menpeko Kurdistanen mugara, PJAK gerrillari aurre egiteko

Erredakzioa
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Gutxienez Turkiako hamahiru soldadu hil ditu PKK Kurdistango gerrillak segada batean, Dijarbakir eskualdeko agintariek jakinarazi dutenez. Kurdistango Firat agentziak ere erasoaren berri eman du. Iturri horien arabera, armada landa gune batean ustezko gerrillarien bila zebilen, baina PKK-ko militanteek ustekabean harrapatu dituzte. 2008az geroztik PKK-k armadari egindako erasorik gogorrena izan da. Horrez gain, Turkiako hedabideek Tunceli probintzian bi langile bahitzea egotzi diote gerrillari.

Iranen menpeko Kurdistanen, berriz, Teheranek 5.000 soldadu eraman ditu Iraken menpeko Kurdistanen mugara, PJAK gerrillaren aurka egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.