Errusia-Txetxenia

Gutxienez zazpi soldadu errusiar hil dituzte Txetxenian

Gutxienez zazpi soldadu errusiar hil dituzte Txetxenian, errebelde txetxeniarrek Errusiako armadaren helikoptero bat lurrera bota eta zenbait ibilgailu militarri segada bat egin ondoren. MI-8 markako helikopteroa Dishne-Vedeno herritik zazpi kilometroa bota zuten misil bat bota ondoren. Eraso horren ondorioz, Errusiako armada teniente bat hil dute eta bi soldadu larri zauritu dire. Ingushetia lurraldean egindako segadan, berriz, gutxienez sei soldadu hil eta beste zazpi larri zauritu dituzte.

2003ko abuztuaren 8a
17:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Txetxeniaren alboan dagoen Ingushetia errepublikan egin dute errebelde txetxeniarrek erasorik bortitzena. 50 bat lagunek osaturiko komando errebelde batek segada bat antolatu zien Errusiako hainbat ibilgailu militarrei. Txetxeniarrek gradana-jaurtigailuak erabili zituzten erasoa egiteko. Errusiako agintariak zur eta lur geratuko dira eraso hau jasan eta gero, ez baitute ulertzen nola izan zuten posible Txetxenia eta Ingushetia arteko muga pasatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.