Hagak aske utzi du Vojislav Seselj ultranazionalista serbiarra
AMSTERDAM. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak aske utzi du Vojislav Seselj ultranazionalista serbiarra. Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak leporatuta atxilotu zuten iaz, baina ez dute haren aurkako froga argirik aurkitu. Bosniako gatazkan ardura morala izan zuela adierazi du auzitegiak. Bosniako biktimen senideek gaitzetsi egin dute auzitegiaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu