Serbia-Bosnia

Hagako Justizia Epaitegiak esan du Serbiak ez zuela Bosniako gerran genozidiorik egin

2007ko otsailaren 26a
15:48
Entzun
Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak gaur ateratako sententzian dio Serbia eta Montenegrok 1992 eta 1995 arteko gerran ez zutela Bosnian musulmanen kontrako genozidiorik egin eta, beraz, ez dutela erantzukizunik legearen aurrean.

Nazio Batuen Erakundeen justizia organu gorenak aitortu du Srebrenica herriko hilketa sorta genozidioa izan zela -zortzi mila lagun hil zituzten 1995eko uztailean- baina Serbiako estatuari leporatu dion bakarra, hilketa haiek saihesteko ezer egin ez izana da.

Bosniako agintariek Serbiakoei genozidioa leporatua zieten, "garbiketa etnikoa" egitea sustatu zutelako, armak eta dirua jarriz. Serbiak dio bera ez zela serbiar-bosniar talde paramilitarren ekintzen erantzule, talde etnikoen arteko gerra izan zela hura eta ez zutela Bosniako musulmanak hiltzeko saiakerarik egin.

Gerran 200.000 lagun hil ziren, gehienak musulmanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.