KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

Hagako lehen epaiketa

AGENTZIAK
HAGA
2003ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kongon eginiko izugarrikerien ingurukoa izango da Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak aztertuko duen lehen auzia, epaitegiko fiskaltzak atzo esan zuenez. Kongoko iparraldeko Ituri eskualdean iazko urrian eginiko sarraskiak ikertuko ditu. Halere, epaitegiak jasoriko salaketa gehienak Estatu Batuetako militarrek Iraken egindakoaren ingurukoak direla eta horretan «eskuduntzarik ez duela» aitortu zuen fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.