Hainbat ultraeskuindar atxilotu dituzte Israelen
JERUSALEM. «Haserrearen eguna» deitu zuten atzokoan Israelen, Zisjordaniako judutarren kolonia baten husteagatik protesta gisa. Ultraeskuindarrek pneumatikoak erre dituzte eta autoen eta trenen trafikoa mozten saiatu dira. Hori horrela poliziak 30 lagun inguru atxilotu ditu. Gehienak Tel Aviven eta inguruetan. Hebronen eta Nabulusen ere erasoak egin dituzte palestinarren aurka koloniaren hustuketa dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu