Uholdea

Haitin eta Dominikar Errepublikan hildakoak 560 dira, gutxienez

Dominikar Errepublikak eta Haitik osatzen duten Karibeko Hispaniola uhartean hildakoak 560 dira gutxienez. Orain bi aste hasi zen euritearen ondorioz ibaiek gainezka egin dute, eta uholde handiak eragin. Hondamendiaren ondorioz, milaka lagun geratu dira etxerik gabe. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako soldaduek ura eta jakiak eman dituzte, helikopteroz.

2004ko maiatzaren 26a
15:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Hildakoen zenbakia gora doa etengabe, eta gorago joan daiteke, desagertutako lagunak asko baitira oraindik. Uholdetik bizirik atera diren gehienak, berriz, etxerik gabe geratu dira, urak eraman baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.