Afganistan

Hamaika langile txinatar hil dituzte Afganistanen

Eraikuntza bat egiten ari ziren hildako hamaika txinatarrak, Afganistan iparraldeko Kunduz hiritik gertu. Armatutako gizon batzuk lanetara sartu, eta langileetako hamaika hil eta gutxienez bost zauritu dituzte.

2004ko ekainaren 10a
11:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Afganistan iparraldea leku baketsua bezala kontsideratua dago, eta hara herenegun joan ziren 100 bat langile txinatar. Txinak Kabulen duen enbaxadak azaldu duenez, errepideak egiten ari ziren.

Gainera, badirudi gero tiroketak izan zirela erasotzaileen eta segurtasun indarren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.