Hanijek salatu du Israelek berariaz eraso diola Gazako polizia gune bati

2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ismail Hanije Gazako lehen ministro palestinarrak aditzera eman du Israelgo armadak berariaz eraso diolaGazatik gertu dagoen palestinarren polizia gune bati airetik, eta pertsona bat hil eta beste lau zauritu egin dituztela. Horien artean Frantziako kontsula, haren emaztea eta alaba daude. «Traizioz eginiko hilketa bat da, eta ez dago hori inola ere zuritzeko modurik», azaldu du Hanijek.

Israelgo aireko indarrek jakinarazi dutenez, ostera, hegazkin bidez eginiko bonbardaketaren helburua «jarduera terroristei» erasotzea zen, aldez aurretik zuziri bat jaurti baitzuten palestinarrek haien kontra. Hanijek, aldiz, Israelen adierazpenak gezurtatu egin ditu. Armadak aldez aurretik ikuskatu zuelako ingurua, eta Frantziak ere gaitzetsi du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.