Kurdistan

HDPko presidentea ikertzeko agindu du Ankarak "terrorismoa" egotzita

Afrinen egiten ari diren erasoaldia kritikatzeagatik abiatu du Turkiako Gobernuak ikerketa.

Kurduak Afringo erasoaldiaren aurka protestatzen, Beiruten. WAEL HAMZEH, EFE
2018ko otsailaren 12a
15:14
Entzun

Igandean izendatu zuten Pervin Buldan Kurdistango HDP alderdiko presidente Sezai Temellirekin batera. Kargua hartzeko ekitaldian, Kurdistango Gobernuaren jazarpen politikak eta Arfinen egiten ari diren operazio militarra salatu zituen Buldanek, eta argudio horiek berak erabili ditu Ankarak "terrorismoagatikako ikerketa" agintzeko.

Zehazki, PKKren aldeko "propaganda" egitea egozten diote Buldani eta Sirri Sureyya Onder diputatu kurduari. Fiskaltzak adierazi duenez, "erakunde terroristako kide" izatea ere leporatzen diote Buldani, 2008an eta 2015ean egindako hitzaldiekin lotuta.

Afringo erasoaldia hasi zutenetik, 700 pertsona inguru atxilotu dituzte Turkiako segurtasun indarrek, erasoaldiaren aurka protesta egiteagatik. Giza eskubideetako hainbat ekintzailek salatu dut egun Turkian delitu dela bakea defendatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.