Frantziako Ikerketa eta Azterketarako Bulegoak nabarmendu du hegazkinak Rio de Janeiron (Brasil) aireratu aurretik arazorik ez zuela. Gertatutakoa azaltzeko ekainaren amaiera aldera txosten bat argitaratuko duela adierazi du.
Atzo Ozeano Atlantikoan hegazkin hondakinak aurkitu zituzten eta Brasilgo Gobernuak horiek herenegun =desagertu==http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-06-03/019/008/Aurkitu_dituzte_galdutako_hegazkinaren_arrasto_batzuk.htm=l zen Airbus 300-200 airekoarenak direla baieztatu du. Erregaia, eserlekuak, salba-jantziak eta kolore txuriko hainbat metal zati aurkitu zituzten Brasilgo kostatik 650 kilometrotara, atzo. Hegazkinaren identifikazioa zeukan pieza bat aztertu dute eta horren ondotik iritsi da baieztapena.
Brasilgo eta Frantziako armadak erreskate lanei ekin diete. Hala ere, hegazkinaren geldikinak aurkitu dituzten lekuan airekoa erori zela baieztatzen badute, oso zaila izango dute airekoaren kutxa beltza berreskuratzea, horrek 30 egunetan emititzen duen seinalea detektatzea konplexua delako. Izan ere, gune horretan 2.500 eta 3.500 metroko sakontasuna dute urek.
Rio de Janeiro eta Paris arteko bidea egiten ari zen hegazkina -Air France konpainiaren Airbus 300-200 motakoa-, 228 lagun zeramatzan denera.
Gaur jakinarazi du Frantziak hegazkinak aireratzeko unean inongo arazorik ez zuela. Francois Brousse Air Franceko komunikazio zuzendariak zioen hegazkina tximista batek jo zuela uste dutela. Air Francek adierazi zuenez, "4:14ak aldera turbulentzia handiko gunea igaro du hegazkinak, eta ondoren zirkuitu elektrikoan matxura izan dutela ohartaraziz abisua eman digute pilotuek".
Une hartan hamar mila metrora zihoan hegazkina. Hegazkinaren azken arrastoa Senegalgo aire estazioko radarrek jaso zuten.
Herenegun irten zen hegazkina Rio de Janeirotik (Brasil). 19:00etan, eta Parisko Charles de Gaulle aireportuan 11:10ean lurreratzekoa zen. 216 bidaiari -horien artean, zazpi haur eta jaioberri bat- eta hamabi eskifaiako kide zihoazen.
mundua
Hegazkinak Brasilen aireratu aurretik arazorik ez zuela adierazi du Frantziak
Ozeano Atlantikoan, Brasilgo kostatik 650 kilometrotara, eserlekuak, salba-jantziak eta erregai orbanak ikusi zituzten atzo eta horiek herenegun desagertutako airekoarenak direla baieztatu dute. Kutxa beltzaren bila ari dira, baina oso zail ikusten dute hura berreskuratzea, itsasoko gune horretan 3.500 metroko sakontasuna baitute urek. Rio de Janeiro eta Paris arteko bidea egiten ari zen hegazkinak 228 bidaiari zeramatzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu