Hemeroteka

2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun

Indar erakustaldi historikoa

Kataluniako independentismoak indar erakustaldi historikoa egin du, eta Mariano Raxoi Espainiako presidenteak zuhurtzia eta elkarlana eskatu ditu tentsioa baretzeko.

El Pais.

Independentismoak ihes egingo dio Masi

Independentismoaren jolasa eskuetatik ihes egiten ari zaio Artur Mas Generalitateko presidenteari, eta zerga itunaren aldeko bere aldarria marea sezesionistak ehortzi du. PSCko kideak, berriz, martxara joan dira alderdiari entzungor eginda.

El Mundo.

CiU bolbora astintzen ari da

Indar nazionalistek deitutako manifestazioa jendetsua izan da. Baina Diadan aipatu ez den arren, gaztelania da Katalunian gehien hitz egiten den hizkuntza. Horrez gain, Katalunia Espainiatik bananduko balitz, automatikoki EB Europako Batasunetik kanpo geratuko litzateke.

ABC.

Burujabetzaren aldeko giza marea Katalunian

Poliziaren arabera, milioi bat eta erdi lagunek hartu dute parte Kataluniaren independentzia eskatzeko manifestazioan, eta Espainiako Gobernuari leporatu diote Katalunia krisiaren zurrunbilora eraman izana.

Le Monde.

Independentziagatik arriskuan

Milioi bat eta erdi herritarrek manifestazioa egin dute Kataluniaren independentzia eskatzeko. Katalunia Espainiako ereduzko autonomia zen, eta osagarri da orain.

Frankfurter Allgemaine.

Parte hartze handia burujabetzaren alde

Poliziaren arabera, milioi bat eta erdi lagunek parte hartu dute independentziaren aldeko martxan, eta ERCko Alfred Boschek azaldu du «bandera independentistak soilik» ikusi dituela.

BBC.

Independentismoa piztu du krisiak

Krisi ekonomikoak Kataluniako independentismoa areagotu izanak Jordi Pujol presidente izandakoa ere iritzia aldatzera behartu du: «Jasanezina da Espainiaren barruan egotea. Orain ez dut ezer independentziaren aurka, Espainian jarraitzeak gure herrialdea bideraezin bihurtzen du eta».

Financial Times.

Bartzelonak Madril ohartarazi du

Kataluniako herritarrek zerga ituna eskatu diote Espainiako Gobernuari eta mezu argia eman diote: «ordaindu, edo Kataluniak Espainiatik alde egingo du».

Time World.

Zatiketaren eguna Espainian

AEBetan irailaren 11ko gertaerak oroitzeko ezberdintasun guztiak alde batera uzten ditugun bitartean, Espainian zatiketa azaleratu da egun berean.

The Washington Post.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.