Hemezortzi pertsona hil dira talibanek Afganistanen erasotako hotel batean

Poliziaren arabera, erasotzaileak dira hildako zazpi, poliziak bi eta hoteleko bezeroak bederatzi

2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kabuleko Poliziako krimen sailburu Mohamed Zahirrek amaitutzat jo zuen atzo goizean Intercontinental hotelean taliban talde batek eginiko erasoa. Zortzi orduz luzatu zen borroka, eta hemezortzi lagunen gorpuak aurkitu zituzen luxuzko hotelean zehar eginiko miaketan: zazpi taliban, bi polizia, eta bederatzi bezero. Beste hamabi lagun zauritu ziren erasoan.

Talibanak astearte gauean sartu zirenhotelean, bezero gehienak afaltzen ari ziren bitartean. Poliziaren ustez, lorategitik sartu ziren, eta segurtasun sistema ororen aurretik pasa ziren. Hoteleko segurtasun arduradunak adierazi du talibanek errifle eta lehergai ugari zeramatzatela soinean.

Erasoa hasi eta berehala, ehunka Polizia eta komandoek hotela inguratu eta eraikin barrura sartu ziren, talibanak setiatzeko. Bitartean, NATOk helikopteroak bidali zituen ingurura, eta taliban batzuk hil zituen. «Poliziak hotel barruan erasotzen zuen bitartean, talibanak kanpotik eraso ditugu», azaldu zuen operazio militarraren bozeramaileak. Nahasmenaz jositako zortzi orduren ostean, poliziak eta militarrek, eta NATOko helikopteroek talibanak setiatzea lortu zuten. «Erasotzaile guztiak hil ditugu», adierazi zuten amaiutakoan.

Azken asteetan talibanen erasoak areagotu egindira hiriburuan. Intercontinentalen gertatutakoa Kabuleko hotel batek inoiz izan duen erasorik larriena izan da.

Milioi laurden errefuxiatu

Gerraren ondorioz, milaka afganiar ihes egitera behartu dituzte azken hilabeteetan. Guztira, Refugees Internationalen arabera, 250.000 lagun baino gehiago diragerrak sorrarazi dituen errefuxatuak. Erakundeak NATOren operazio militarrei leporatzen die iheslari horien guztien egoera, eta gobernuak errefuxiatuei laguntza ez eskaintzea salatu du.

Eskaera horiek ez dira berriak herrialdean; Refugees Internationalen arabera, NATOren programek herrialdeko egoera larria areagotu dute, gobernuaren aldeko miliziak armez hornitu dituztelako. Era berean, nazioarteko indarrekaire bidez eginiko erasoei leporatu diete milaka lagunen egoera.Iparraldean daude errefuxatu gehien. 30.000 dira Refugees Internationalen arabera

NKEaren salaketak eta talibanen erasoen loratzeak Hamid Karzai presidentearen egoera zaildu dute. Hori gutxi balitz, Afganistango Banku Zentraleko buru Abdul Kadir Fitratek AEBetara ihes egin du ustelkeria leporatu diotelako, eta Karzai bera usteldua dagoela adierazi du, 2009ko hauteskunde kanpainan legez kanpoko lau milioi dolar jaso zituelako. Gobernuak jakinarazi duenez, Polizia Fitraten atzetik dabil, Kabul Bank banketxeko krisia ezkutuan mantentzeagatik. Akusazio horregatik Afganistanek Banku Zentraleko buruaWashingtonetik herrialdera berehala itzultzea eskatu dio.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.