munDUA

Heriotza zigorra berriro ere aztergai Txilen

2001ean ezabatu zuten heriotza zigorra herrialdean. Orain, Kode Penala moldatzea aztertzen ari dira.

2009ko abuztuaren 6a
16:52
Entzun
2001ean ezabatu zuten heriotza zigorra Txilen, baina zortzi urte beranduago berriro ezartzea aztertzen ari dira. Izan ere, bost urteko neskato bat hil eta itsasora jaurti zuen gizon batek eta horrek auzia piztudu. Kode Penala aldatzeko eta heriotza zigorra berriro ezartzeko proposamena egin dute hainbat diputatu eskuindar eta ofizialistek.

"Herritarrek beharrezko eta ekintza batekiko proportzionalak diren zigorrak ez daudela ikusten dute", adierazi dute heriotza zigorra berriro ezartzearen alde dauden hainbat diputatuk.

Hala ere, Txileko Gobernuko Justizia sailburuak adierazi du heriotza zigorraren inguruko auzia ez duela berriro irekiko, arrazoi argi batengatik: "heriotza zigorra ezabatua izan zen, urte askoan gainera, baina azkenean praktikan ez zen erabiltzen".

2001. urtean baliogabetu zuten heriotza zigorra Txilen eta horrela, zigor hori ezabatzen zuen 106. herrialdean bihurtu zen. Orduan, heriotza zigorra bizi bitarteko kartzela zigor kalifikatuagatik ordezkatu zuten. Hau da, zigortuak 40 urte igaro behar zituen gutxienez espetxean berriro askatasunagatik galdegin arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.