Mundua

Heriotza zigorra duten bi preso islamistek kartzelatik ihes egin dute Marokon

Beste zazpik ere alde egin dute espetxe beretik, Kenitratik.

2008ko apirilaren 7a
15:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Marokon gaur bederatzi preso islamistek Kenitra kartzelatik ihes egitea lortu dute; haien artean, heriotza zigorra daukaten bik. Ihes egindako beste lau presok betiko kartzela zigorra dute, eta hiruk 20 urtekoa. Bederatziak Casablancan 2003ko maiatzean izandako atentatuagatik zigortu zituzten.

Rabat hiribututik 40 kilometrora dago Kenitra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.