munDUA

Heriotza zigorra jarri diote Txinako Komertzio Ministerioko arduradun bati, ustelkeriagatik

2010eko maiatzaren 21a
10:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Guo Jingyi Txinako Gobernuko Komertzio Ministerioko arduradunetakoari heriotza zigorra jarri diote epaileek, ustelkeria egotzita, Xinhua berri agentzia ofizialak gaur jakinarazi duenez. Atzerriko enpresen eskupekoak -1,2 milioi dolar- onartu izana leporatu diote.

Zigorra bi urtera beteko lukete eta, ordura artean Jingyik "portaera egokia" badu, aukera legoke zigorra kentzeko. Kasu horretan, bizi osoko kartzela zigorra izango luke.

Bere ondasunak kendu dizkiote, eta "eskubide politikoak" ere bai betiko.

44 urte ditu eta 1986an hasi zen lanean Komertzio Ministerioan. Epaileen arabera, 1998 eta 2007 artean egin zituen ustelkeria kasuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.