HERRIALDEAK

2017ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ehun herrialde inguruk jasan dute WannaCrypt0r birus informatikoaren erasoa.

Errusia. Eraso gehien jasan duen herrialdea izan da. Trenbide konpainiari, Barne Ministerioari, Larrialdietarako Ministerioari eta hainbat bankuri eragin die.

Erresuma Batua. Ingalaterran eta Eskozian osasun zerbitzuetako 48 herri azpiegiturari kalte egin die erasoak —ospitaleak, anbulantziak eta psikiatrikoak—.

Frantzia. Renault autogintza enpresak hainbat lantegi gelditu ditu.

Espainia. Telefonica telefono konpainiak ordenagailuak geratzeko agindua eman zuen. Iberdrola eta Gas Natural energiako enpresei ere eragin die birusak.

Txina. Institutuei eta unibertsitateei kalte egin die birusak.

Alemania. Deutsche Bahn tren konpainiaren sistema informatikoan «arazoak» sortu ditu.

Portugal. Telecom telefono konpainiak jasan du erasoa.

Argentina. Espainiako Telefonica enpresaren adarrari eragin dio erasoak.

Errumania. Renaultek Dacia autogintza konpainiaren lantegiak gelditu ditu.

Indonesia. Bi ospitaleri eragin die birusak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.