Mundua

Hiru urteko kartzela zigorra jeneral ohi bati Jugoslavia zeneko krimenengatik

2008ko irailaren 15a
16:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Jugoslavia zenerako Nazioarteko Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra jarri dio Rasim Delic musulman jeneral izandakoari, 1992-1995 artean Bosniako gerran serbiarren aurka egin ziren krimenekin zerikusia duelakoan.

Auzitegiaren ustez, Delicek ez zituen behar bezainbesteko neurriak hartu hilketak eragozteko. Horretaz gain, 1995eko uztailean eta abuztuan Livade-n eta Kamenican (Bosnia) izandako krimenen erantzule egin dute.

Epaiaren alde egin dute bi epailek. Besteak esan du Delicen erantzukizuna ez dagoela garbi. Fiskaltzak hamabost urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta defentsak libre uztea. 2007ko uztailean hasi zuten epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.