iraken okupazioa

Hiru zibil hil dituzte Bagdaden, eta beste hiru lagun Mosulen

Bagdadn erdialdean Australiako konboi baten aurka eraso egin du gaur Irakeko erresistentziak. Erasoan hiru zibil hil dituzte, eta bederatzi lagun zauritu; haietako hiru soldadu australiarrak. Konboi bat pasatzen ari zela bonba-auto bat leherrarazi dute. Bestalde, bi bonba-auto bat lehertu dituzte Mosulen, eta hiru lagun hil eta beste lau zauritu dituzte.

2004ko urriaren 25a
12:53
Entzun
Antza denez, Australiako enbaxadatik atera da Bagdaden erasotu duten konboia, eta gune berdea deitzen zaionera zihoan.

Mosulen, bi eraso izan dira, bonba-auto banarekin. Eraso horietan hiru lagun hil eta lau zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.