Orduko 261 kilometroko haize boladak eta zazpi metroko olatuak altxatuz eurite handiak eraginez sartu da Kuban Ike urakana, Saffir-Simpson eskalan hiruko indarrarekin -bost maila dira guztira-. Uhartearen ipar-ekialdean jo du lurra, Las Tunas probintzian, eta datozen 36 orduetan Kuba ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dutela aurreikusi dute adituek.
Urakanak hondamendia eragin dezakeela-eta, ia milioi bat lagun Kubako beste leku batzuetara eraman dituzte, tartean Varaderon zeuden 13.000 turista. Aurretik, Gustav eta Hanna urakanak igaro dira Kubatik, eta kalte material handiak eragin dituzte hainbat lekutan, El Pinar probintzian kasu. Hala ere, Ike-ek sortu du kezka handiena.
Gainera, aurretik Haitin hondamendi handia utzita iritsi da Ike Kubara. Kalte materialez gain, 50 bat hildako utzi ditu Ike-k Haitin. Egun batzuk lehenago igarotako Hanna-k, berriz, 500dik gora.
Mundua
Hiruko indarrarekin sartu da Ike urakana Kubara
Ia milioi bat lagun beste leku batzuetara eraman dituzte denborale handitik babesteko, tartean 13.000 turista. Haitin hondamena utzita iritsi da Kubara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu