Mundua

Hollandek irabazi ditu PSren primarioak

Lehen itzulian baino parte hartze handiagoa izan da, eta Hollandek botoen %56 jaso du.

2011ko urriaren 17a
13:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Francois Hollande izango da datorren urtean Nicolas Sarkozyrekin Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan lehiatuko dena. Hollandek atzo PSren primarioetako bozak irabazi zituen botoen ia %56 jasota; Martine Aubry beste hautagaiak botoen %43 jaso zuen.

Alderdi sozialistak jakinarazi duenez, 2.900.000 militante eta jarraitzailek eman duten botoan atzo, primarioetako bigarren itzulian. Hollandek 1.607.000 boto jaso zituen eta bi hautagaien arteko botoen aldea 370.000koa izan da.

Primarioen lehen itzulian baino 50.000 herritar gehiagok hartu zuten atzo parte bigarrenean, eta parte-hartze handi horrek Hollandek Eliseoetarako bidea hartu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.