Hugo Chavez Venezuelako presidentearen PSUV Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak irabazi ditu herrialdeko estatuetako hauteskundeak, erraz irabazi ere: 23 estatuetan 20tan nagusitu da.
Oposizioak berriro lortutako garaipenen artean, Mirandakoa aipatu behar, han sartzen direlako Caracas hiriburua osatzen duten bost udalerrietatik lau. Chavezek urrian presidentzia bozetan garaitu zuen Henrique Capriles da Mirandako gobernadorea.
Dena dela, PSUVk orain Zulia estatua bereganatzea erdietsi du. Venezuelako petroli estatu nagusia da, eta oposizioaren esku zegoen 2000tik.
Parte hartzea %53,94koa izan da, Hauteskunde Batzordeak esan duenez.
Orain arte Chavezen aldeko GPP Polo Abertzale Handiak 16 estatu kontrolatzen zituen.
1999an heldu zen presidentziara hura, eta minbiziak Habanako ospitale bateko operazio mahaira eraman izan ez balu, hamazazpigarren kanpaina zukeen.