Galizia

Hurrengo Gobernua erabakiko duten diasporako botoak zenbatzen hasi dira Galizian

Goizeko zortzietan hasi dira Galizian herrialde horretatik eta Espainiatik kanpo bizi diren galiziarren botoak zenbatzen. Boto horiek garrantzia handia dute, finean, Manuel Fraga PPren hautagaiak berriro ere gehiengo osoa lortuko duen, edo, aldiz, oposizioko PSOEk eta BNG abertzaleak koalizio Gobernua osatu ahal izango duten erabakiko baitu. Galizian bizi direnen botoak zenbatuta, PPk 37 eserleku eskuratu zituen Galiziako Parlamentuan, eta oposizioak 38 (PSdeGk 25 eta BNGk 13), hau da, bat gehiago. Diasporako botoek, ordea, emaitza horiek itzulika ditzakete.

2005eko ekainaren 27a
10:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Izan ere, Pontevedrako eta Ourense probintzietako aulki bana daude zalantzan. Pontevredan PPk jezarleku bat gehiago lor dezake kanpotik iritsitako botoei esker. Horretarako, 8.160 botoko aldea atera behar dio PPk PSdeGri. Guztira, kanpoko 35.562 jaso dituzte Pontevedran.

Ourensen, aldiz, PPk gal dezake aulki bat sozialisten mesederako. Orotara, 23.590 boto jaso dituzte diasporatik Ourensen, eta PPri aulki bat kentzeko Fragaren aldeko bakoitzeko PSdeGren aldeko bost behar dira.

Frangak gehiengo osoa galtzen badu sozialistek eta BNGko abertzaleeko koalizioa osatu dute, eta Emilio Perez Touriño PSdeGren hautagaia izango da Xuntako presidente.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.