«Katalunia aldatzeko, beharrezkoa da estatua moldatzea». Joan Herrera ICVko koordinatzaileak aldaketa hori bururaino eramateko proiektua aurkeztu zuen atzo. Azaroan egitekoak diren Espainiako hauteskunde orokorretan EUiA eta Podemos Kataluniarekin batera aurkeztuko dira ekologistak. Irailaren 27rako ere formula bera erabiliko dute.
Herreraren esanetan, azaroko hauteskundeak «garrantzitsuak izango dira dena aldatzeko». Espainiako Kongresuan talde parlamentario propioa izango dute Kataluniako hiru alderdiek.
Artur Mas Kataluniako presidentea eta zerrenda bateratua kritikatzeko baliatu du ekitaldia ICVko buruak: «Murrizketen eta ustelkeriaren zerrenda osatu dute». ICVk ez du erabakitzeko eskubidea alboratu, eta Herrerak irailaren 27ko bozetan «austeritatearen, murrizketeneta ustelkeriaren inguruan» erabakitzera deitu ditu herritarrak.
Pablo Iglesias Podemoseko buruaren arabera, «nazio askoko estatuaren» aldeko apustua da hiru alderdien proiektua, baina haren alderdiak«kataluniarrek demokratikoki» adierazitako nahia errespetatuko du.
ICV, EUiA eta Podemos, elkarrekin bozetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu