ekiALDE HURBILA

Iheslari eritrear bat hil dute Beer-Xevako erasoan, palestinar bat zelakoan

Israeldar bat hil eta beste hamaika lagun zauritu zituen ustezko erasotzaileetako bat zelakoan egin zioten tiro.

Erasoa jazo zen autobus geltokian zaurituak artatzen. DUDU GRUNSHPAN, EFE
Berria.info
2015eko urriaren 19a
08:17
Entzun

Poliziaren arabera, bi lagun hiriko geltoki nagusira heldu eta tiroka eta labankadaka hasi ziren Israelgo Beer-Xevako autobus geltoki batean. Israeldar bat hil zuten, eta beste hamaika zauritu —horietako bi, larri—. Gero, Poliziak tiroz hil zuen ustezko erasotzaileetako bat, eta zauritu egin zuen bestea. "Terrorista arabiarrak izan dira", esan zuen Luba Samri Poliziaren bozeramaileak.

Ustezko erasotzaileetako bat erietxera zermatela, dozenaka israeldar ebakuazioa oztopatzen ahalegindu ziren, "heriotza arabiarrei" oihu artean. Gaur jakin da ez zela ustezko erasotzaile bat; baizik eta eritreako iheslari bat.

Azken bi aste eta erdian gora egin du indarkeriak Ekialde Hurbilean; 42 palestinar eta zazpi israeldar hil dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.