Iheslariak, zenbakietan ere ez

Siriako gatazkatik 311.500 lagunek ihesi egin dute, UNHCRren arabera, baina ondoko herrialdeek diote gehiago hartu dituztelaSiriako lurretan «segurtasun eremuak» ezartzeko aukera baztertu du Errusiak

mikel rodriguez
2012ko urriaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, 311.500 lagunek ihes egin dute Siriako gatazkatik inguruko herrialdeetara. Zehaztu duenez, ordea, ondoko herrialdeek diote milaka gehiago direla haien lurretan dituzten errefuxiatuak, guztiak ez baitaude UNHCRn izena emanda.

Adrian Edwards bozeramaileak emandako datuen arabera, Jordanian 103.488 errefuxiatu dituzte izena emanda, Turkian 93.576, Libanon 80.800, eta Iraken 33.704. «Izena emanda edo ez, guztiak bertako ekonomietatik bizi dira, eta senideen edo norbere baliabideen mende daude», azaldu du Edwardsek. Uste du baliabideak xahutu ahala hurrengo hilabeteetan gero eta iheslari gehiagokjoko duela laguntza eske.

«Bonben diplomazia»

Errefuxiatuentzako «segurtasun eremuak» ezartzeko aitzakiapean, Turkiak Siriako mugako lurrak inbaditzeko aukera aipatu du berriki. Errusiako Atzerri ministrorde Gennadi Gatilovek, ordea, ideia hori alboratzeko eskatu du, «bonben diplomaziak» onurarik ekarriko ez duela erranez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.