mundua

II. Mundu Gerrako bonbak lehertuta bi haur zendu dira Polonian

Bederatzi eta hamar urteko anai-arrebak dira hildakoak. Jolasean ari ziren.

2011ko martxoaren 25a
10:29
Entzun

II. Mundu Gerratik (1939-1945) ezkutuan zeuden bi bonbek eztanda eginda, bi ume hil dira Polonian: bederatzi urteko neska bat eta haren anaia, urtebete zaharragokoa.

Polonia ekialdean izan da ezbeharra, Konskowolan, haurrak jolasean ari zirela. Nekazal eremua da hura; Alemaniako eta Sobiet Batasuneko armadek borroka handiak izan zituzten han aipatutako gudan.

Polizia ingurua aztertzen ari da, lehergailu gehiago ezkutuan egon daitezkeelakoan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.