Ika-mika Venezuelan, 15 urtean ekonomia gidatu duen burua kargugabetu ostean

2014ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CARACAS. Jorge Giordani Venezuelako Planifikazio presidenteordeak nora ezean aritzea eta «lidergorik» ez izatea egotzi dio Nicolas Maduro presidenteari, hark kargutik kendu eta biharamunean. Chavismoaren barne desadostasunak agerian utzi dituelakoan, oposizioak ministro aldaketa barik «eredu aldaketa» eskatu dio gobernuari. Madurok, berriz, «burkide batzuk atzeragoardiaren atzeragoardian» babestea gaitzetsi du, eta «inork iraultzaren proiektuari traizio egiteko aitzakiarik» ez dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.