Ike urakanaren ondorioz gutxienez lau lagun hil dira Kuban. Antena bat muntatzen ari ziren bi gizon euri bolada handiak harrapatu eta elektrokutatua zendu dira Kuba erdialdeko Villa Clara probintzizan. Camagueyn, berriz, beste gizon bat hil da haizeak botatako arbola batek etxeko horma hautsita, eta, halaber, etxeko paretak erori eta harrapatuta hil da emakumezko bat ekialdeko Holguin probintzian.
Indar handiko haize boladak eta eurite handiak sortarazi ditu Ike-k Kuban, ekialdetik mendebaldera uhartean egiten ari den ibilbidean. AEBetako Urakanen Zentro Nazionalaren arabera, azken orduetan ahuldu egin da Ike eta bateko indarra du Saffir-Simpson eskalan (bost maila ditu guztira). Urakanen Zentroak egindako azken txostenaren arabera, Habanatik 150 kilometro hego-ekialdera zegoen Ike-ren begia, eta mendebaldetik ipar-mendebalderako norantzan doa 20 kilometro orduko abiadan.
Azken orduetan ahuldu egin bada ere, berriro indar daitekeela ohartarazi dute adituek, eta urakan handi gisa iritsi daitekeela Mexikoko Golkora.
Mundua
'Ike' urakanak gutxienez lau lagun hil ditu Kuban
Azken orduetan ahuldu egin da, eta bateko indarra du Saffir-Simpson eskalan. Hala ere, berriro indar daitekeela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu