Auzitegi Goreneko zortzi epailek forua akentzearen kontra bozkatu dute eta bederatzik alde; beraz, lehenago beste auzitegi batek erabakitakoa berretsiz immunitatea kendu diote Pinochet diktadore ohiari.
Behin forua kenduta, Condor Operazioaren bidez egindako krimenengatik epaitu ahal izango dute Pinochet. Txileko erregimen militarrak eta Latinoamerikako beste zenbait diktadurak eraman zuten aurrera operazio hori: milaka pertsona desagerrarazi zituzten, eta errepresio gogorra ezarri zuten beren erregimenen aurka zegoen guztia zigortzeko.
Txile
Immunitatea kendu diote Pinocheti, eta Condor Operazioagatik epaitu ahal izango dute
Augusto Pinochet diktadore ohiari agintari izan zelako zegokion immunitatea kentzeko erabakia berretsi du Txileko Auzitegi Gorenak, eta, ondorioz, Condor Operazioan egindako krimen eta delituengatik epaitu ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu