Iñaki Urdangarin behin-behinean aske uztea erabaki du epaileak, bermerik gabe

PALMA. Epaileak erabaki du Iñaki Urdangarin behin-behinean aske uztea, bermerik ordaindu gabe. Seiurte eta hiru hilabeteko espetxealdira kondenatu zuen epaileak joan den astean, baina aske uztea erabaki du, harik eta Auzitegi Gorenak Urdangarinen defentsaren helegitea aztertu arte. Gainera, Suitzan bizitzeko baimena eman diote. Epailearen arabera, ez dago Urdangarinek «ihes egiteko arriskurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu