Generalitatearen Ikerketa eta Iritzi Zentroaren inkestaren arabera, independentistek irabaziko lituzkete berriro hauteskundeak Katalunian. Urriaren 16 eta 29 artean, besteak beste, honako galderari erantzun zioten 1.338 lagunek: «Nahi duzu Katalunia estatu independente bat izatea?». Katalanen %48,7k baietz erantzun zuten, eta %43,6k, aldiz, ezetz.
Junts Pel Si eta CUP koalizioen boto emaileen %93k babestuko lukete gaur egun independentzia. Catalunya En Comuko alderdiko boto emaileen %30 ere estatu independentearen alde leudeke —beste %55,7 kontra, ordea—. Herrialdeak «autonomia gutxiegi» duela pentsatzen duten herritarrak gehiengo zabala lirateke: %64,6.
Independentistek berriz irabaziko lituzkete bozak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu