ESKOZIA

Independentziaren Liburu Zuria aurkezten ari da Salmond

670 orrialdetan, estatu independente izateko urratsak zehaztu ditu Eskoziako Gobernuak. Liburu Zuriaren aurkezpena, zuzenean ikusgai.

2013ko azaroaren 26a
11:27
Entzun

Bilera bat egingo du gaur goizean Eskoziako Gobernuak Glasgowen, eta ondoren aurkeztuko du Alex Salmond lehen ministroak Independentziaren Liburu Zuria. Datorren urteko irailaren 18an egingo duten galdeketan independentziaren aldeko hautuak irabaziz gero Erresuma Batutik banantzeko urratsak zehaztu ditu Edinburgok agiri horretan. Salmonden agerraldia ikusgai izango da zuzenean BERRIA.INFOn.

[Youtube]http://www.youtube.com/watch?v=47q_wXhHRpE[/Youtube]

Liburuak jasotako xehetasun batzuk ezagutzen dira jada. Eskoziak 2016ko martxoaren 24an aldarrikatuko luke estatu independentea, datorren urtean baiezkoak irabaziz gero. 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute botoa erreferendumean.

Eskozia estatu independente izateko argudio ekonomikoak, sozialak eta demokratikoak bilduko ditu liburuak. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroordeak iragarri duenez, independentzia aldarrikatzeko eraren, negoziazioen, beharrezkoak liratekeen akordioen eta epeen xehetasunak azaldu dituzte agirian.

Estatu independentea aldarrikatzeko egunak badu esanahi historikoa, 1707ko martxoaren 24an sinatu baitzuten Batasun Agiria —Union Act ingelesezko izenez ezaguna—. Ingalaterrako eta Eskoziako Parlamentuek bat egin zuten agiri horren bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.