NEW DELHI. India ipar-mendebaldeko Manipur estatuan gutxienez 54 lagun hil dituzte joan den ostegunetik atzo arte, zenbait etniaren arteko liskarretan. Gatazka horren ondorioz, era berean, beste 11.500 pertsona ebakuatu behar izan dituzte.
Manipurko Auzitegi Nagusiak apirilaren 20an emandako epai batean du jatorria liskarrak. Meitei etnia —estatuko biztanleriaren %50 baino gehiago ordezkatzen du— kasten zerrendan sartzeko eskatu zuen auzitegiak; estatus horrek, zehazki, hainbat onura emango lizkioke meitei herriari. Erabaki horrek, ordea, haserre olatua eragin zuen gainerako etnien artean.
Militarrak kalean daude «ordena mantentzeko», eta «abisurik gabe tiro egiteko» baimena dute.
Indiako Manipur estatuan 54 lagun hil dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu