Indian 36 lagun hil dira jaialdi erlijioso batean
NEW DELHI. India iparraldeko Allahabad hirian gutxienez 36 lagun hil dira, giza uholde baten eraginez. Kumbh Mela munduko jaialdi erlijioso handienean gertatu da ezbeharra, Allahabadeko tren geltokian pilatutako jendetzaren ondorioz. Milioi pasa biztanleko hirian, 30 milioi lagun elkartu ziren. Jaialdiaren antolakuntzako buruak dimisioa eman du. Hinduen festa da Kumbh Mela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu